Koalizio gobernu bat iragarri dute Marokon

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
RABAT. Marokoko lehen ministro hautetsi Aziz Akhannutxek jakinarazi duenez, RNI Independenteen Konbergentzia Nazionalak lortu du gobernua osatzeko adina babes. «Adostasunean» oinarritutako hiruko gobernua izango da, koalizioan arituko baitira RNI, PAM Egiazkotasuna eta Modernitatea, eta Istiqlal alderdiak. Hala, hilabete hasierako bozetan boto gehien lortu zuten hiru indarrek bat egingo dute: 395 eserlekuetatik 270 dituzte.

Akhannutxek hamar egun behar izan ditu negoziazio «arduratsu eta emankor batzuk» ixteko, eta, argitu duenez, egoera ekonomikoa iraultzeko erreformetan zentratuko den aginte bat da emaitza. Ez du aurreratu, baina, alderdi bakoitzak zenbateko indarra izango duen gobernuan, ezta zein izango diren ministro berriak ere.

Azken hauteskundeek PJD Justizia eta Garapena alderdiaren porrota eragin zuten, hamarkada bat agintean egin ostean. Islamistek botoen%90 galdu zituzten, eta hamahiru eserleku besterik ez dute orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.