Frantziaren enbaxadari eraso Uagadugun

2018ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
UAGADUGU. Hainbat eraso egin zituzten atzo Burkina Fasoko hiriburuan; Frantziaren enbaxadaz gain, erasotzaileek kuartel militar bat izan zuten helburu. AFP agentziaren arabera, gutxienez 28 lagun hil zituzten erasoan, baina gobernuak ez du kopurua baieztatu.

«Dirudienez, eraso jihadista bat izan da», esan zion Frantziako Le Monde egunkariari Armand Beouinde Uagaduguko alkateak. Hainbat pertsona hil zituztela adierazi zuten gobernuko iturriek, baina ez zuten argitu zenbat. AFPk eman zuen kopururik handiena, segurtasun zerbitzuak iturritzat aipatuta. Agentziak argitaratu zuen 28 horiek kuartel militarrean hil zituztela. Gobernuak adierazi zuen indar armatuetako zazpi kide hil zituztela, eta horiek, berriz, lau erasotzaile. Frantziako Gobernuko iturriek adierazi dute egoera «kontrolpean» dutela.

2016an Al-Qaedari lotutako muturreko islamistek 30 lagun hil zituzten Uagaduguko jatetxe baten eta hotel baten aurka egindako eraso bikoitz batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.