'Pahanhautoja'

Tinja gaztea, arrautza zaintzen, haren logelan. PAHANHAUTOJA.
2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Hanna Bergholm. Gidoilaria: Ilja Rautsi. Istorioa: Hanna Bergholm. Aktoreak: Siiri Solalinna, Sophia Heikkilä, Jani Volanen. Generoa: Beldurrezkoa. Urtea: 2022. Iraupena: 88 minutu. Herrialdea: Finlandia.

Tinja gimnasta gazte bat da, eta etsi-etsian saiatzen da amari atsegin ematen. Tinjaren ama influencer-a da, eta obsesionatuta dago sare sozialen bidez familia bizitza perfektu baten irudia erakustearekin. Gau batean, Tinjak arrautza bitxi bat aurkituko du basoan. Arrautza bertan utzi edo bota beharrean, ezkutatu, bero mantendu eta zaindu egingo du, arrautzaren barruan bizia sumatzen duelako. Baina Tinjak ezin du imajinatu zer aterako den oskoletik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.