Martxotik, hatz markak Lanbideren bulego guztietan

2018ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Kontrol biometrikoa Lanbideren bulego guztietara hedatuko du Eusko Jaurlaritzak, datorren martxotik aurrera. Gaur egun, hamar enplegu bulegoetan darabiltzate hatz markak, eta 9.005 pertsonak eman dituzte, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo azaldu zuenez. Beren borondatez egin dutela zehaztu du sailburuak, gaur egungo legediak ez baitu derrigortasunik ahalbidetzen.

Hatz markak langileak eta zerbitzuen erabiltzaileak identifikatzeko «modu erraz, arin eta segurua» direla aldarrikatu du Artolazabalek, baina onartu du «berme guztiekin» jarri behar dela abian. Kritikoek, ordea, ziurtatu dute erabiltzaileak kriminalizatzeko sistema bat dela hatz markena.

DBSE diru sarrerak bermatzeko errenta erreformatzeko lege proposamenean erabiltzaileei hatz markak hartzea eskatu dute EAJk eta PSE-EEk. Proiektu hori, ordea, ekainean geratu zuen Eusko Legebiltzarrak, oposizioko hiru alderdiek gehiengoa dutelako (EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu eta PP).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.