Elezkano II.a-Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Jaka-Aretxabaletari (22-11)

2021eko abenduaren 31
00:00
Entzun
PILOTA. Abian da Binakako Txapelketako ligaxkako zazpigarren jardunaldia. Horrekin amaituko da lehen itzulia. Atzo hasi zen, Tolosako Beotibar frontoian (Gipuzkoa). Bertan, Elezkano II.a-Zabaletak aise menderatu zituzten Jaka-Aretxabaleta. Berez, Salaberrik izan behar zuen Jakaren atzelaria, baina COVID-19an positibo eman ostean, Aretxabaletak jokatu zuen. 4-2 atzetik egon eta gero, Elezkano II.a-Zabaletak 13-0eko partziala lortu zuten, eta horrek ia erabakita utzi zuen neurketa. Bihar,Eibarko Astelehena pilotalekuan (Gipuzkoa), Altuna III.a-Martijak Laso-Imazen kontra jokatuko dute (17:00 ETB1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.