Foro Sozialak gaur bukatuko du ziklo bat bizikidetzaz

2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
IRUÑEA. «Iritsi da garaia zama hori guztia biktima horien bizkarrean jartzeari uzteko». Foro Sozial Iraunkorrak gaur bukatuko du Entzunaz bizikidetza eraiki dinamika. Rosa Lluch eta Carles Hernando ETAren biktimek, eta Alberto Goñi eta Mikel Soto torturatuek parte hartuko dute azken hitzaldian, gaur, Nafarroako Parlamentuan. Duela sei urte abiatu zuten programa, eta biktimen arteko 24. topaketa izango da gaurkoa.

«Gizarte osoari dagokio, erakundeek gidatuta, pertsona horiek ireki duten bidean irautea eta haiek eraman duten motxila astuna jasotzea», azaldu du Foro Sozialak, eta eskerrak eman dizkie topaketetan parte hartu duten biktimei. Azaldu duenez, biktimak «babestu, erreparatu eta aitortu» behar dira, diskriminazio oro gainditzeko: «Biktima guztiak guztienak, gizarte osoarenak, direla ulertzen badugu, biktima guztiak babestu behar ditugu, oraindik existitzen diren bereizkeria dinamika gurutzatuak gaindituz aurrerantzean ere». Foro Sozialak argudiatu du topaketek «zama emozional handia» eragiten dietela «jada sufrimendu handia pairatu dutenei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.