Pello Bilbao bigarren sailkatu da Polonian

Pello Bilbao, atzo. BERRIA.
2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Poloniako Itzuliko hirugarren etapak ozta-ozta egin zion ihes, atzo, Pello Bilbao (Bahrain) gernikarrari. Ezustea emateko zorian egon zen, helmugatik hamar metrora. Baina, azkenean, Sergio Higuitak (Bora) irabazi zuen. Lasterketako lider berria da kolonbiarra. Bilbao atzetik du, lau segundora. Gaur hasiko da Burgosko Itzulia.

Bestalde, herenegun bukatu zen Emakumezkoen Frantziako Tourra. Garailea, Annemiek van Vleuten (Movistar) izan zen, erakustaldia emanez. Zaleak aho zabalik utzi zituen, eta maillot horia etxera eraman zuen, azken bi etapak irabazita. Giroa ere irabazi du aurten, eta lasterketa luzeetan parekorik ez duela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.