Koronabirusa

Pandemiaren kontrola, «aukera-aukeran»

2022ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
KOPENHAGUE. «Pandemia ez da amaitu, baina lehen aldiz kontrolpean hartzeko egoera guztiz aproposean gaude», adierazi zuen atzo OME Osasunaren Mundu Erakundeko Europako zuzendari Hans Klugek. Infektatuta eta txertoa hartuta dauden herritarren kopurua handia da, omikron aldaerak eragiten dituen kasuak ez dira hain larriak, eta, ondorioz, adierazi du izurriaren kontrako estrategia berriak bultzatzen hasteko garaia izan daitekeela.

Uste du aukera dagoela oraingo egoera «bake iraunkorra ekar dezakeen su-etena» izateko. COVID-19aren aurkako murrizketa guztiak bertan behera utzi dituzte hainbat herrialdek, esaterako Danimarkak, eta horren aurrean ez du ez aldeko ez kontrako jarrerarik azaldu OMEko buruak: «arriskuak eta onurak« aztertuta hartutako erabakiak izan direla esan du. Omikron aldaeraren BA2 aldaerari «adi» erreparatu behar zaiola onartu du, baina itxura guztien arabera ez dakarrela aparteko larritasunik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.