Bera Berak hirugarren partida behartzea lortu du

2023ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKUBALOIA. Bera Berak 30-28 hartu zuen mendean Elx, atzo, eta ligako finalera sailkatzeko hirugarren partida jokatuko dute bi taldeek. Jose Antonio Gasca kiroldegian jokatu zuten atzoko partida, eta tentsioa agerikoa izan zen lehen minutuetatik. Elxek asko zaildu zizkion gauzak Bera Berari lehen zatian, eta gol bateko errentarekin iritsi ziren bisitariak atsedenaldira: 15-16.

Bigarren zatian, aldiz, defentsan fin aritu zen Bera Bera, eta horrek kontraerasoak egiteko aukera eman zion. Horrela, amaierako minutuetan nagusi izan ziren donostiarrak. Asobal ligan, aldiz, 32-31 galdu zuen Anaitasunak Guadalajaran.

Bestalde, Beti Onakek eta Zuazok gaur jokatuko dute derbia (18:00) Lehen Mailan mantentzeko ligaxkan. Bizkaitarrek garaipena behar dute amesten jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.