Ospitalek eta Ducassouk jokatuko dute trinketeko finala

Peio Larraldek eta Bixintxo Bilbaok, min hartuta, bertan behera utzi behar izan dute finalerdietako ligaxka

Mathieu Ospital, entrenamendu saio batean. ISABELLE MIQUELESTORENA.
2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
TRINKETA. Peio Larraldek min hartu du hankako gihar bikian, eta uko egin dio trinketeko buruz buruko txapelketaren finalerdietako ligaxkari. Ondorioz, eta ligaxka bukatzeko hiru partida falta diren arren, jada jakina da Battitta Ducassou eta Mathieu Ospital ariko direla txapelerako lehian, martxoaren 3an, Hazparnen (Lapurdi).

Buruz burukoaren ligaxka ezbeharrez josita egon da, Larraldez gain, Bixintxo Bilbaok ere bertan behar utzi behar izan baitu arazo fisikoen ondorioz. Hark eskuineko sorbaldan du min. Beraz, lesiorik ez duten bi pilotariek jokatuko dute finala. Tira, hori ere ez da erabat zehatza, Ospitalek, bizkarreko minez, ligaxkako lehen jardunaldiko partida atzeratzea eskatu baitzuen; hain zuzen, Ducassouren aurka jokatu beharrekoa.

Lehen jardunaldian ez zuten elkarren aurka jokatu, baina Ospital eta Ducassou ez dira elkarren aurka buruz buru aspaldi jokaturikoak. Abenduaren 30ean, Superprestige torneoko finalean neurtu zituzten indarrak, Donibane Garazin, eta Ducassouk 40-22 irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.