Enpresak ez die kontratua berrituko pilotariei

Iazko Berria Txapelketako finala. FOKU.
2020ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
ERREMONTEA. Ez dago erremonte partidarik egun hauetan, koronabirusari aurre egiteko ezarritako alarma egoeragatik, eta, horregatik, Oriamendi 2010 enpresak erabaki gordina hartu du: ez die kontratua berrituko pilotariei. Datorren asteartean amaitzen zaie enpresarekin duten lotura, eta tratua etengo die pilotariei. Enpresaren asmoa daegoera hau amaitzen denean oraingo pilotariekin berrekiteaerremonteko jardunari. Aldi baterako lan espedientea ezartzea izan zen hasieran enpresaren asmoa, baina, pilotari gehienek beste lanbide bat dutenez astean 40 ordukoa, legeak ez du uzten lan espediente hori erabiltzen kasu horretan. Pilotariak ez diren enpresako langileei, aldiz, espedientea ezarri die Oriamendik. Koronabirusak eragindako egoerak hankaz gora bota ditu enpresaren asmoak. Izan ere, haren asmoa zen pilotariei kontratu berria egitea abenduaren 31 arte iraungo zuena, bakoitzak berrogei partida jokatzeko. Enpresak asmo horren berri eman zien pilotariei martxoaren 13an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.