Albistea entzun

Elebidunean ere brebeta euskaraz pasatu nahi dute

Berria -

2023ko apirilak 19

BAIONA. Biga Bai, Euskal Haziak eta Euskara Geroan elkarteek gutuna idatzi diote Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroari, sail elebiduneko ikasleek ere brebetako zientzietako proba euskaraz pasatzeko eskubidea izan dezaten. Urteetako mobilizazio gogorraren ondotik, orain dela hilabete onartu zien eskubide hori Seaskako ikasleei, eta azterketa euskaraz pasatzeko aukera izanen dute ekainean. Ez da hala izanen hezkuntza publikoan eta pribatu katolikoan diren sail elebidunetan eskolatuak diren ikasleentzat.

Seaskako ikasleei begira «poza» adierazi badute ere, «berdintasun printzipioa» errespetatzeko eskatu diote Frantziako ministroari hiru elkarteek. Baxoarentzat ere eskubide bera izateko eskatu dute. «Ulertezina da ez aitzinatzea gai honetan». Euskalgintzak Baionan antolatu duen manifestazioan parte hartuko dute larunbatean.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Ione Belarra Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren ministroa, Espainiako Senatuan. ©FERNANDO ALVARADO / EFE

Animalien Ongizaterako Legea indarrean sartu da Hegoaldean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Animalia domestikoak abandonatzen dituztenak zigortu ahalko dituzte legearen bidez, eta debekatuta egongo da animaliak ikuskizun publikoetarako erabiltzea, baina salbuespen asko izango dira.

Iruñeko osasun zentro bat, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroan itxaron zerrendak %29 handitu dira bost urtean, Kontu Ganberaren arabera

Ion Orzaiz - Mikel Elkoroberezibar Beloki

«Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak», ebatzi du Kontu Ganberak. Arreta unitateetako langileen «lan zamaz» ohartarazi du

Entzierro bat, Espainian. ©DAVID FERNANDEZ / EFE

Gizon gipuzkoar bat hil da Espainian, zezen batek adarkatuta

Berria

Olmedo herrian gertatu da ezbeharra (Valladolid, Espainia), entzierro batean.

LAB sindikatuko emakumeen batzarra, atzo, Oiartzunen (Gipuzkoa). ©GORKA RUBIO/ FOKU

LABek eskatu du zaintza lanak eremu pribatutik ateratzea eta «duintzea»

Edurne Begiristain

Sindikatuko 200dik gora emakume Oiartzunen bildu dira, greba feminista antolatzeko. «Zaintza komunitarioa» aldarrikatu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.