Patronalek ELAri leporatu diote zahar etxeetako blokeoa

Gezurtatu egin dute sindikatuarekin aurreakordioa dutela, baina hizketan ari direla diote, eta aldundiak badakiela

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean atzo eginiko protesta. A.C. / FOKU.
2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako zahar etxeetako lan gatazkak blokeatuta jarraitzen du, eta hori hala izatearen erantzule nagusia ELA dela salatu zuten atzo patronaletako ordezkariek Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politiken Batzordean eginiko agerraldian. Matia 2020 enpresako bozeramaileak azaldu zuenez, eurentzat «ezinezkoa» da sindikatuaren eskaerak betetzea; ELAk jarreraz aldatu ezean lan hitzarmena berritu gabe jarraituko dutela azpimarratu zuen.

Negoziazio mahaitik kanpo, ELAk akordiorako oinarri bat hitzartzen jardun du patronalaren zati batekin —Adegi eta Matia 2020rekin—, baina ez du aurrera egin; sindikatuaren arabera, aldundiaren jarrera dela eta. Bi patronal horietako ordezkariek aitortu dute ELArekin «hizketan» ari direla, baina ukatu egin dute aurreakordio bat dutela. Adegik jakinarazi duenez, aldundiak elkarrizketa horien edukien berri izan du.

Greban murgilduta daude ELAk deitutako langileak; hilaren 20an hasi ziren, eta martxoaren 10era arteko iraupena du. Atzo, elkarretaratzea egin zuten aldundiaren egoitzaren aurrean, Bizkaiko lankideak lagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.