Hamabi urteko beste espetxe zigor bat ezarri diote Lulari

Epaile batek ustelkeria eta diru garbiketa delituak leporatu dizkio Brasilgo presidente ohiari.

2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
BRASILIA. Luiz Inacio da Silva, Lula, Brasilgo presidente ohiak beste espetxe zigor bat jaso du Lava Jato ustelkeria kasuaren barnean. Aurreko zigorrean bezala, hamabi urteko kartzelaldia ezarri diote —iazko apiriletik dute espetxean—. Gabriela Hardt epaileak ezarri zuen sententzia atzo; haren arabera, presidente zenean Lulak 238.000 euroko eskupeko bat jaso zuen hiru enpresak Fernando Bittar enpresariaren luxuzko etxe batean egin zituzten lanengatik. Horregatik, ustelkeria eta diru garbiketa delituak leporatu dizkio.

Aurreko zigorra Sergio Moro epaileak ezarri zion Lulari, eta Mororen ordez Hardtek hartu du Lava Jato kasua ikertzeko ardura. Moro Justizia ministroa da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.