Araba Euskaraz jaia aurkeztu dute Olarizun

OLARIZU. Arabako zortzi ikastolen artean antolatzen ari dira Araba Euskaraz jaia. Ekainaren 11n egingo dute, Olarizun. Hiru gune edukiko ditu jaiak, eta 11:00etan hasiko dira ekitaldiak horietan. Lehenengo gunean, Lautada izenekoan, arte eszenikoen emanaldia egingo du Armentia ikastolak. Erreka izeneko gunean, euskal dantzen topaketa egingo dute, Elkar-Ekin Dantzan! izenburupean. Mendia eremuan, Potx eta Lotx pailazoek Aireportuan antzezlana taularatuko dute. Gainera, kontzertuak egongo dira: Akerbeltz eta Ttek elektrotxaranga, besteak beste. Lautada Ikastolari bultzada ematea da aurtengo helburua. Izan ere, txikia da, eta 2008. urtean sortu zuten. «Agurainen eta Lautada osoan martxan dagoen euskalduntze prozesuan ahalik eta ekarpen handiena egitea da» haren beste helburuetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu