IRUÑEA. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak azken oniritzia eman zien atzo 2022ko aurrekontuei. 103 milioi euro izango ditu erakundeak datorren urtean, aurten baino %18,5 gehiago. Medikuntza Fakultatearen eraikinari dagokio diru gehigarriaren zati handi bat: 11 milioi erabiliko dituzte hura eraikitzeko lanetan.
Horrez gain, unibertsitateak bost milioi baino zertxobait gehiago izango du beste inbertsioetarako. Langileen gastuetara bideratuko du diru sailik handiena: 71 milioi euro (ia %4 gehiago). Aurrekontuen parte handi bat (77 milioi) Nafarroako Gobernutik jasoko du NUPek, 2022-2024 aldirako finantzaketa hitzarmena sinatu ondotik.
103 milioi euroko aurrekontua onartu du NUPek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu