Gorka Hermosa lehiaketa antolatu dute Txinan

Gorka Hermosa. TXAKEL URARTE.
2022ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
MUSIKA. Gorka Hermosa akordeoi jotzailearen (Urretxu, Gipuzkoa, 1976) izena daraman lehiaketa egingo dute Tianjinen, Txinako bosgarren hiri populatuenean. Mundu osoko soinu jotzaileek parte hartuko dute lehiaketan, eta Hermosaren konposizioak interpretatuko dituzte. Halaber, euskal musikariak obra bat idatziko du lehiaketaren irabazleak modu esklusiboan jo dezan urtebetez.

Hermosak hiru aldiz jo du Txinan, eta Pekinen kontzertuak eta eskola magistralak eman izan ditu.

Ez da hau Hermosak halako aitortza bat jasotzen duen lehenengo aldia. Hain zuzen ere, orain dela hiru urte, Hermosa musika akademia ireki zuten Sizilian, eta, urte berean, Accordion Stars AEBetako aldizkariak mundu osoko hamar akordeoilaririk estimatuenen artean sartu zuen Urretxuko musikaria.

Txinan ez ezik, munduko beste herrialde ugaritan ere eman izan ditu kontzertuak, gainera: Iranen, Errusian,AEBetan eta Europako herrialde askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.