PAE «pozik», nazioartearen babesagatik

2023ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
NEW YORK. Hautsak harrotu ditu Itamar Ben-Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro izendatu berri eta eskuin muturreko Alderdi Sionista Erlijiosoko alderdiko buruak iragan astelehenean Jerusalemgo Meskiten Zelaigunea bisitatu izanak, baina PAE Palestina Askatzeko Erakundea «pozik» agertu zen atzo nazioarteko hainbat herrialdek eta erakundek helarazi dioten babesarengatik. Eta, batez ere, horiek zelaiguneko statu quo-a mantentzearen alde daudelako, PAEko idazkari Husein al-Sheikhk adierazi modura.

«[NBE Nazio Batuen Erakundearen] Segurtasun Kontseiluan egindako nazioarteko adierazpenak argiak eta esplizituak dira Al-Aqsa meskitaz eta statu quo-a aldatzeaz. Mezuen edukia okupazio gobernuaren kontrakoa da, eta bere politiken eta ekintzen arriskuei buruzkoa», esan zuen Al-Sheikhk Twitter sare sozialean. Bide beretik, Palestinako Atzerri Ministerioak «positibotzat» jo zituen NBEren Segurtasun Kontseiluan jasotako babesa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.