Langile bat hil da Zornotzan, pala bat gainera erorita

Erregaien prezioak. GORKA RUBIO / FOKU.
2022ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
ZORNOTZA. Behargin bat hil zen atzo Zornotzako Aludium aluminio lantegian (Bizkaia) pala bat gainean erorita. UGT sindikatuak jakinarazi zuenez, Verman enpresarentzat egiten zuen lan, mantentze lanetan.

UGTk gaitzetsi egin du lan istripua, eta lantegiari eta azpikontratari galdegin die beharrezko segurtasun neurriak aplikatzeko, halakorik berriro gerta ez dadin. Horrez gain, elkarretaratzera deitu du uztailaren 6rako: sindikatuaren Bilboko egoitzaren parean egingo dute, 12:00etan.

Euskal Herrian 42 behargin hil dira aurten lanean zebiltzala, LAB sindikatuaren webguneko zenbaketaren arabera. Atzokoarekin, hamabi behargin hil dira Bizkaian; hamarna Gipuzkoan eta Nafarroan; bost Araban; bat Iparraldean, eta hiru kanpoan zirela.

Aurreko laneko heriotza herenegun izan zen, Luiaondon (Araba). A-625 errepidean talka egin zuten autobus batek, kamioi batek eta furgoneta batek. Furgonetan zihoan laguna, kale saltzailea, hil egin zen, eta beste lau zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.