Zortzi kontzertu egokitu emango ditu EOSek

Musikari bat, entseguan. JON URBE / FOKU.
2020ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
MUSIKA. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat jarriko du abian datozen asteetan. Euskadiko Orkestra martxan! izenburua jarri dio egitasmoari, eta hainbat berezitasun izango ditu: Miramongo (Donostia) egoitzan egingo ditu kontzertuak orkestrak, publikorik gabe, eta 50 bat musikariko talde murriztuarekin ariko da. Kontzertu horiek grabatu egingo dituzte, eta ETB2k larunbatero emango ditu hilaren 30etik aurrera. Kontzertuek gehienez ere ordubete iraungo dute, eta, orkestrako arduradunek adierazi dutenez, segurtasun neurri guztiak hartuta egingo dira. Hain zuzen ere, segurtasun protokoloak kontuan izanik hasi dira entseatzen Robert TreviƱoren zuzendaritzapean.

Kontzertuetarako aukeratutako konpositoreen artean, Ramon Lazkano, Mikel Urkiza, Mendelssohn, Haydn, Mozart, Richard Strauss eta Brahms daude, horien partituretako asko 50 musikari baino gutxiagoko orkestra murritzerako idatzita baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.