Kongresuan agerraldia egin du Aznarrek

2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
MADRIL. Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak Kongresuan agerraldia egin zuen atzo, PPren finantzaketa irregularra ikertzen ari den batzordean. Auzitegi Nazionalak joan den maiatzean ebatzi zuen Espainiako alderdi nagusiak B kutxa bat eduki zuela gutxienez 1989tik 2008ra arte, legez kanpoko komisioetatik jasotzen zuen dirua zenbatzeko eta kudeatzeko. Aznar PPko burua izan zen 1989tik 2004ra arte, eta gobernuko presidentea 1996tik 2004ra arte. Atzoko agerraldian erabat ukatu zuen PP legez kanpo finantzatu zela.

Galderak egin zizkioten beste alderdietako diputatuek estu hartu zuten Aznar, baina presidente ohiak ohikoa duen jarrera erasokorrarekin erantzun zien. «Kontrakoa frogatzen ez den artean, nik diot ez dela B kutxarik», esan zuen Auzitegi Nazionalaren epaiaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.