FROB denbora luzez izango da Caixabanken

2020ko irailaren 19a
00:00
Entzun
VALENTZIA. 2021eko urtarrilaren 1ean sortuko da Caixabank berria, eta martxoaren 31erako bukatu nahi dute batasun prozesua. «Bat egite» bat dela ziurtatu dute, baina berez Caixabankek irentsi egingo du Bankia, hura txikiagoa baita, eta haren akziodunek izango dutelako banku berriaren kapitalaren %74. Akziodun nagusia Criteria izango da (%30), La Caixa fundazioaren inbertsio adarra.

Espainiako Estatua izango du akziodun handienetan bigarrena (%16,1), FROB erreskate funtsaren bitartez. Caixabankeko buruek espero dute luze geratuko dela akziodun, oraingo preziotan salduz gero Bankia salbatzeko jarritako 24.000 milioi euroren oso zati txikia berreskuratuko lukeelako.

Bat egitearen arrazoietako bat da kostuak txikitzea, eta horren zati handi bat langileak kaleratuz lortu nahi dute. 6.000 eta 9.000 artean izan daitezke, baina horietatik hamarren batzuk soilik izango dira Euskal Herrian, Bankiak 40 bulego baizik ez zituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.