Argindarraren BEZa %10era jaits dezake Madrilek

2021eko ekainaren 22a
00:00
Entzun

MADRIL. Argindarraren faktura murrizteko beste erremediorik ez du ikusi Espainiako Gobernuak, eta badirudi argindarraren BEZa %21etik %10era jaisteko prest dagoela, hori bere kaltetan bada ere, krisi garaiotan nabarmen murriztuko baitzaizkio diru sarrerak. Gobernuko iturriak aipatuz SER irrati kateak aurreratu duenez, ostegunean egitekoa den ezohiko Ministroen Kontseiluan emango du erabakiaren berri. Asmoa da aldi baterako neurria izatea, elektrizitatearen garestitzeak irauten duen bitartean ezarriko dena, inoizko garestiena baitago egun, hainbat faktorek eraginda. Unidas Podemosek proposatu du jaitsiera iraunkorra izatea 6 kilowatteko potentzia kontratatuta duten etxeko kontsumitzaile guztientzat eta 15 kilowattetik beherako potentzia duten enpresa txikientzat. Gobernuak, halaber, aldi baterako etengo energia sortzeari ezarritako zerga (%7koa), joan den astean iragarri zuen moduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.