Iñaki Aretxabaletak jende ezagunez inguratuta aurkeztu du bere hautagaitza

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Iñaki Aretxabaletak atzo aurkeztu zuen bere hautagaitza Athleticen lehendakari izateko. Jende ezaguna izan zuen ondoan: Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohia, Marta Areizaga Tubacexeko ordezkaria, Mario Fernandez Elejalde abokatua, eta Jose Maria Arrate eta Txomin Guzman klubeko presidente ohiak, besteak beste. Aretxabaletak esan zuen aukeretako bat dela Marcelino Garciak jarraitzea: «Entrenatzaile bikaina da, eta lortu du Athletic berriz lehiakorra izatea. Baina errematatzea falta izan zaio». Beste aukeretako bat da Julen Jon Guerrero fitxatzea: «Aztertuko dugu ea egin dezakegun. Ezin digute ihes egin Athleticen joka dezaketen gazteek». Ez du inolako asmorik klubaren filosofia aldatzeko: «Negoziaezina da. Gure indargunea da». Aretxabaletaz gain, Ricardo Barkalak ere hautagaitza aurkeztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.