Ebakuntza egin diote Jakobseni, eta hobera egin du

2020ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Fabian Jakobsenen (Deceuninck- Quick Step) osasunak hobera egin du. Atzo ebakuntza egin zioten, eta egonkor dago. Medikuen asmoa da posible denean komatik esnaraztea. Jakobsen herenegun erori zen Poloniako Itzuliko lehen etapan, Dylan Groenewegenek (Jumbo) hari ukondoarekin bultza egin eta gero. Groenewegenek barkamena eskatu du, baina Deceuninck-Quick Step taldeak salaketa jarri du haren aurka. Lehiari dagokionez, munduko txapeldun Mads Pedersenek (Trek) irabazi zuen bigarren etapa, esprintean, eta lider jarri da. Gaur, mendiko etapa jokatuko dute.

Bestalde, Aleksandr Vlasov errusiarra (Astana) nagusitu zen atzo Mont Ventouxko Erronkan. Gari Bravo (Euskaltel-Euskadi) lasterketa buruan egon zen hainbat kilometroz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.