Labar arteko margolanik zaharrena izan daitekeena aurkitu dute Indonesian

2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
ARTEA. Orain arte inoiz aurkitutako labar arteko eszenarik zaharrena topatu dute Indonesiako haitzulo batean. Gutxienez, 44.000 urte ditu margolanak, eta ehiza eszena bat ageri du. Ikertzaileen ustez, giza narraziorik zaharrena litzateke Sulawesi irlako leize hartan dagoena. Griffitheko (Australia) unibertsitateko arkeologo talde batek egin du ikerketa, eta Nature aldizkariak atzo eman zuen haren berri. Leizea 2017an aurkitu zuten, eta barruan, lau metroko horman, gutxienez zortzi giza irudi eta sei animalia, pigmentu gorriz marrazturik. Inguruan oraindik datatu gabeko margolan gehiago daudela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.