Sarek solasaldi bat antolatu du askotariko biktimak batzeko

Hilaren 7an presoen alde egingo duen manifestazioaren atarian elkartuko ditu, goizean, mahai inguru batean

2022ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
BILBO. Sare plataformak Bilbon egingo du euskal presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazioa; 17:00etan abiatuko da, La Casillatik. Goizerako, mahai inguru bat prestatu du, eta bertan elkartuko ditu ETAren, GALen, presoen sakabanaketa politikaren eta torturaren biktimak. 10:30ean izango da, Euskaldunan. Elkarbizitzarantz aurrera eginez izena jarri diote solasaldiari , eta sei pertsona ariko dira hizketan: Rosa Rodero, ETAk hildako Joseba Goikoetxearen alarguna; Rosa Lluch, ETAk hildako Ernest Lluchen alaba; Maider Garcia, GALek hildako Juan Carlos Garcia Goenaren alaba; Irantzu Benito, zeinak bi lagun galdu baitzituen auto istripuan, espetxerako bisita batean; Mari Nieves Diaz, torturak salatu zituen Iratxe Sorzabal presoaren ama; eta Tamara Muruetagoiena, torturen ondorioz hildako Esteban Muruetagoienaren alaba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.