VWek 390.000 auto egin ahalko ditu 2027tik aitzina

2023ko urriaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Lan itunaren negoziazioetan aurrera egiten ari dira Nafarroako VWeko zuzendaritza eta langileen batzordea. Atzo laugarrenez bildu ziren. VWek bidalitako oharraren arabera, enpresak garrantzia emango dio 2026tik aurrera plantak izango duen malgutasunari. Datorren urte erdi aldera hasiko dira auto elektrikoen produkziora egokitzeko lanak, eta espero da 2026tik aurrera ekoizten hastea. Horrek esan nahi du aldi berean egin ahalko dituela elektrikoak eta konbustiokoak. «Malgutasun horrek berme bat izango du merkatuen gorabeheren aurrean», adierazi du Jesus Galindo Industria Harremanetako zuzendariak

Behin egokitzapen lanak bukatuta, 2027tik aurrera urtean 350.000 auto ekoizteko helburua duela esana du Nafarroako VWek. Atzo, zuzendaritzak berretsi zuen malgutasun horri esker urtean 390.000 auto egitera irits daitekeela lantokia. Oraindik negoziatzen ari dira zer irtenbide eman urte eta erdiz enpresa utzi beharko duten laurehun langile ingururi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.