Iberdrolak inoiz baino diru gehiago irabazi du

Iberdrola dorrea, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE.
2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Iberdrolak %13 handitu zituen iaz bere irabaziak, 3.406 milioi euroraino. Inoiz urte batean lortutako mozkin handienak dira. Zentral hidroelektrikoek oso urte txarra izan dute, eta, horren ondorioz, argindar ekoizpena jaitsi du Bilbon egoitza duen konpainiak. Hala ere, emaitza positiboa izan du adar guztietan: sarean, argindar sorkuntzan eta bezeroetan.

2019. urtean, 8.158 milioi euro inbertitu zituen ekoizpen gaitasuna handitzeko (%41) eta sareak berritzeko (%44). Aurten 10.000 milioi inguru inbertitu nahi ditu. Halaber handitu beharko luke irabazia, 2020an ez ezik, baita hurrengo urteetan ere. Mozkin horietan agertuko dira Siemens Gamesaren bere parte hartzearen salmenta. 1.100 milioi euro jaso zituen akzioen %8ren truke, eta horietatik 485 milioi gainbalioa dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.