Zuazok eta Bera Berak derbia dute gaur

2022ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Euskal Herriko eskubaloiarentzat egun polita da gaurkoa, derbia dutelako Zubileta Evolution Zuazok eta Super Amara Bera Berak Barakaldon (12:00, ETB1). Ohorezko mailako 21. jardunaldiko partida da, eta, sailkapenean aparte badaude ere bi taldeak (bizkaitarrak bederatzigarren 19 punturekin, eta gipuzkoarrak aurrena 37rekin), ez harritu uste baino berdintasun handiagoa izatea.

Atzo, Bera Beraren fabore, Gijonek galdu egin zuen Morvedreren etxean, eta sei puntu aurretik dira orain Imanol Alvarezenak. Malaga jarri da bigarren, eta, gaur Donostiako taldeak irabaziko balu, zazpi punturen koska jarriko luke, bost jardunaldi falta direla.

Asobal ligan, Bidasoak atzo jokatu zuen 23.jardunaldiko partida, eta irabazle izan zen Navaren aurka (28-26). Uste baino gehiago kosta izan zitzaion, ondo ekin bazion ere, hiruzpalau golen aldearekin. Bost minutu falta zirela, Navak gol baten aldea hartu zuen (24-25), baina etxean geratu zen garaipena. Bigarren segitzen du Bidasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.