EBk «bide luzea» du gardentasuna bermatzeko

2021eko otsailaren 5a
00:00
Entzun
BERLIN. Transparency International GKEak Europako Batasuneko (EB) erakundeen gardentasunari buruzko txostena aurkeztu zuen atzo, eta, haren arabera, Bruselak «bide luzea» du aurretik gardentasuna bermatu ahal izateko.

Txostenak Europako Batzordearen, Parlamentuaren eta Kontseiluaren funtzionamendua aztertu ditu, eta ohartarazi du dokumentuen argitaratze sistematikoari lotutako hutsuneak, presio taldeekin egindako bileren sekretismoa eta erakundeek beraiek onartu dituzten kode etikoen gabeziak direla EBren erronkarik handienak gardentasunaren alorrean.

Transparency Internationalen iritziz, Europako Batzordeak erantzun «murriztailea» eman ohi die herritarrek dokumentu ofizialetarako sarbidea izatekoegiten dituzten eskariei, eta ohartarazi du batzordeko kideek presio taldeekin izaten dituzten bileren berri emateko araudi bat baden arren goi kargudunak ez daudela behartuta horiek ezagutaraztera.

Bestalde, kode etikoa indartzeko arrazoiak badira, GKEaren esanetan. Gogora ekarri du Durao Barrosok batzordea utzi eta bi urtera Goldman Sachs bankuak kontratatu zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.