Zortzi urteko kartzela zigorra Correarentzat

Correa. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE.
2020ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
QUITO. Ekuadorko Gorte Nazionalak zortzi urteko espetxealdira eta 25 urteko inhabilitaziora zigortu ditu Rafael Correa herrialdeko presidente ohia (2007-2017) eta haren gobernuko hemeretzi ministro, 2012. eta 2016. urteen artean eroskeria sare bat osatzeagatik. Sententziaren arabera, frogatutzat jo dute enpresa pribatuen bidez baliabideak lortu zituztela Alianza Pais beren alderdia finantzatzeko; hortaz, Correaren itzulera politikoa kolokan geratu da, ezingo bailitzateke aurkeztu datorren urte hasierako presidentetzarako hauteskundeetara.

Correak «politikaren judizializazioa» salatu zuen herenegun gauean, epaiaren berri izan eta berehala, eta bide horretatik jo zuen sententzia kritikatzerakoan: «Etsita daude, epeak bete nahi dituzte, eta inhabilitatu nahi naute datozen bozei begira, badakitelako ni itzultzen banaiz alde handiz irabaziko diegula». Halere, epaia oraindik irmoa ez denez, defentsak iragarri zuen helegitea aurkeztuko diotela sententziari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.