Eskuinak eskuratu du Uruguaiko presidentetza

2019ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
MONTEVIDEO. Uruguain atzerriko 35.229 botoak zenbatzeko zain zeuden iragan igandeko presidentetzarako hauteskundeen garailea izendatzeko; horiek zenbatu ostean, atzo jakinarazi zuten eskuinak berreskuratu egin zuela herrialdeko presidentetza, hamabost urteren ostean: Luis Lacalle Pou izango da estatuburu berria.

Wilfredo Penco Uruguaiko Hauteskunde Gortearen presidenteordeak eman zuen atzo emaitzen berri, oraindik boto batzuk zenbatzeke zeudela: «Nahiz eta falta diren guztiak [Daniel] Martinezentzat izan, ezingo luke Lacalle Pou harrapatu». Martinez ezkerreko hautagaiak, Pouren garaipena onartu, eta jakinarazi zuen harekin batzartuko dela gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.