NDFk 3.700 milioi utziko dizkio Ekuadorri

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
QUITO. Rafael Correa bere aurreko presidentearekin erabat hautsi duela erakutsi du Lenin Moreno Ekuadorko presidenteak, Nazioarteko Diru Funtsaren 3.700 milioi euro onartzeko sinatutako akordioarekin. Munduko Bankuak, Europako Inbertsio Bankuak, Latinoamerikako Garapen Funtsak eta beste erakunde batzuek beste 5.300 milioi utziko dizkiete. Diru horren truke zenbait erreforma egin beharko ditu Morenoren gobernuak, baina ez ditu jakinarazi zeintzuk diren. «Hartutako erabaki irmoei esker, ez gara gaur egun Venezuela dena; demokrazia berreskuratu dugu», ziurtatu du Ekuadorko presidenteak.

Duela bi urte kargua hartu zuenetik, gastu publikoa jaisteko hainbat neurri hartu ditu Morenok, Correaren garaian hartutako zorrei aurre egiteko bestemodurik ez zuela argudiatuta. Horrela, milaka langile publiko kaleratu ditu, gasolina diruz laguntzeari utzi dio eta ministerio batzuk kendu ditu.

Zor handia pilatu zuen Ekuadorrek Correaren agintaldiaren azken urteetan, petrolioaren merkatzeak kalte handia egin baitzion herrialdearen diru sarrera nagusiari.

Hiru urtean iritsiko da NDFren dirua, erreformak aurrera egin ahala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.