Bidenek gertu du demokraten hautagaia izatea

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentetzarako hauteskundeak azaroan egingo dituzte, eta, bi alderdi nagusiak oraindik primarioetan murgilduta dauden arren, urte amaierako lehiak finkatua dirudi: Donald Trump AEBetako presidenteak ordezkarien gehiengoa lortu zuen herenegun, eta, hortaz, Alderdi Errepublikanoak presidentegai izendatuko du abuztu amaieran egitekoa den konbentzioan. Demokraten artean, Joe Biden AEBetako presidenteorde ohiak garaipen sorta garrantzitsua lortu zuen, eta are gehiago handitu du Bernie Sanders senatariarekiko aldea.

AEBetako presidentearen garaipena aurreikusita zegoen, eta jakiteko zegoen bakarra zen noiz lortuko zuen ordezkarien gehiengoa: herenegun Floridan eta Illinoisen egindako barne bozen ostean, errepublikanoek banaturiko 1.331 ordezkarietatik 1.330 lortu ditu Trumpek. 1.276ko kopuruan dago finkatua gehiengo osoa, eta AEBetako presidenteak gainditu zuen langa hori. Horiek horrela, abuztuaren 24tik 27ra egitekoa den konbentzioan izendatuko dute ofizialki presidentegai.

Ezustekorik ezean, Bidenen aurka lehiatuko da azaroan. Koronabirusa dela eta, ordea, hainbat estatutako primarioak atzeratu egin dituzte, eta itxaron egin beharko du ordezkarien gehiengoa eskuratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.