Gernikak Malosten hasitako lana biribildu nahi du Turkian

Bizkaiko taldeak 24 punturen aldeari eutsi nahi dio gaur, Eurokopako final-hamaseirenetarako sailkatzeko

Roselis Silva, baloiarekin, Cukurovaren aurkako joanekoan. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2022ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako final-hamaseirenak jokatu nahi ditu. Horretarako, joanekoan, Malosten, lortutako 24 punturen aldeari eutsi behar dio gaur, Mersinen (Turkia), Cukurovaren aurkako itzulikoan (16:00, ETB4).

Errenta handia da, baina bizkaitarrak ezin dira fidatu. Pentsatzekoa da etxean jokatuta Curkurovak gora egingo duela. Amorruz jokatuko du, ezinean aritu baitzen joanekoan: 83-59 galdu zuen. Egun horretan jokatu zuten azkenekoz bizkaitarrek, gero hainbat kidek koronabirusean positibo eman baitzuten. Jokalari guztiak daude prest, baina ia hiru aste daramatzate jokatu gabe, eta baliteke horren eragina sumatzea.

«Bi egun bakarrik entrenatu gara elkarrekin, baina gogotsu gaude. Ez dugu emaitzari begira jokatu behar. Ondo aritu behar gara defentsan eta errebotean», esan du Mario Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.