«Kolapsotik gertu» dago Afganistan, CICR-ren arabera

2022ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
GENEVA. CICR Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak eta Nazio Batuen Erakundearen agentzia humanitario nagusiek atzo ohartarazi zuten Afganistan «kolapsotik gertu» dagoela, eta «erabateko giza hondamendiaren» atarian.

Erakunde horien arabera, nazioarteko laguntza murriztu izanak eragin du egoera hori; izan ere, iragan abuztuan talibanek agintea hartu zutenetik, txikitu egin da laguntza. Horren adibideetako bat da hilabete honetan AEBetako presidente Joe Bidenek harturiko erabakia: Afganistango Banku Zentralak AEBetako finantza erakundeetan dituen aktiboak desblokeatzeko dekretua sinatu zuen, eta handik 3.100 milioi euro inguru hartuko dituzte 2001eko irailaren 11ko atentatuen biktimen auzibideak ordaintzeko.

Afganistanen aurten 4.100 milioi euro behar dituzte herritarrak laguntzeko, eta, hortaz, CICRk nazioarteari dei egin zioten funts hori osa dezaten.

CICRk jakinarazi zuen «bereziki larria» dela osasun zerbitzuen egoera, milaka ospitale publiko itxita baitaude herrialdean, eta herritar gehienentzat garestiegiak baitira klinika pribatuak; gainera, ez dute atzerrirako bidaiarik finantzatu. Horrez gain, «likidezia falta» dago, soldatak «ez dituzte ematen», eta elektrizitatea mozten da.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.