2.135 milioi banatu dituzte Europako funtsetatik

2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Espainiako Gobernuak 2.135 milioi euro bideratu ditu Europako Next Generation funtsetik Hego Euskal Herrira. Zatirik handiena ekonomiaren eraldaketa digitalerako eta trantsizio energetikoko egitasmoetarako erabili da: 1.561 milioi. Horietatik, 778 milioi Jaurlaritzak kudeatu ditu, eta 335 milioi, Nafarroako Gobernuak. Madrilek 448 milioi exekutatu ditu.

Horri batu behar zaio pandemiak osasunean, hezkuntzan eta beste programa sozialetan egindako gastu gehigarria finantzatzeko programa: 426 milioi jaso ditu Jaurlaritzak, eta 148 milioi Nafarroako Gobernuak.

Guztira 105 deialdi ebatzi dituzte, eta 2.800 onuradun izan dira; besteak beste, 1.550 enpresa eta 380 erakunde publiko. Iristeko dauden laguntzetako asko ESEPE deitutako programen bitartez banatuko ditu Madrilek; hor, besteak beste, auto elektrikoarekin eta hidrogenoarekin loturiko proiektuak daude. Deialdi horietako batzuk behin-behinean ebatzi dira: Mercedesek 159,3 milioi jasoko ditu, Sapak 25,2 milioi, Irizarrek 24 milioi eta Fagorrek zazpi. Urrian argituko dira beste batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.