Enplegu publikoa sendotzeko manifestazioak

2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Enplegu publikoaren behin-behinekotasunari konponbide bat emateko asmoz sindikatuek deitutako lanuztearen eta mobilizazio guztien «arrakasta» nabarmendu dute ELAk, LABek, CCOOk, SATSEk, ESK-k eta Steilasek. «Milaka langile publikori greba eskubidea ukatzen zieten gutxieneko zerbitzuak ezarri eta pertsonen joan-etorriak asko baldintzatzen zituen pandemia batean egon arren, 18.000 langilek baino gehiagok parte hartu zuten EAEko hiru hiriburuetarako antolatutako manifestazioetan».

Apirilaren 22ko grebaren ondoren, mobilizazioak eta greba egunak bultzatzen jarraituko dute, hori garbi utzi dute sindikatuek, baldin eta Jaurlaritzan urratsik ez bada egiten. Datozen asteetarako, mobilizazio sorta bat adostu dute: maiatzaren 25ean, manifestazioa egingo dute Gasteizen. Ekainaren 1ean, elkarretaratzeak EAEko sektore publiko osoko lantokietan; eta ekainaren 5ean, manifestazioak izango dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.