Intergune+, enpresariei beren negozioak atzerrira eramaten laguntzeko jarduna
BILBO. Euskal enpresek maiatzaren 6an eta 7an BECen egoteko aukera izango dute nazioartekotzeari bultzada bat emateko. Intergune+ 2019 topagune bat izango da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sarearekin—16 bulego eta aholkulari—, aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko 80tik gora herrialderi buruz. Era berean, ezagutzera emango dira nazioartekotzearen arloko zerbitzu berriak, finantzaketa eta laguntzak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu