Arabako funtzionarioentzat telelana hiru egunekoa eta borondatezkoa izango da

2020ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako Aldundiak dekretu batean ezarri du erakunde horrentzat lan egiten duten funtzionarioak eta behin-behineko langileak ezin direla telelanera behartu: arauak dio etxetik lan egin daitekeen lanpostuetan borondatezkoa eta aldi baterakoa izango dela neurria, astean hiru egunekoa gehienez, eta langile horiek talde bileretan parte hartzea ziurtatu behar dela. Era berean, deskonexio digitalerako eskubidea aitortzen da: lanorduetatik kanpo langileek ez dute zertan lanarekin loturiko mezurik edo deirik erantzun beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.