Gutxienez 65 hildako Aljerian, suteen ondorioz

Sua itzaltzeko lanak, Aljerian. STR / EFE.
2021eko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
ALJER. Astelehenean piztu ziren lehen suteak Aljerian. Basoetarako zuzendari nagusi Ali Mahmudik adierazi zuenez, ordutik 103 sute zenbatu dituzte, eta horietatik 86 oraindik aktibo zeuden atzo. Herrialdeko gobernuak azaldu duenez, gainera, suak gutxienez 65 lagun hil ditu; horietatik 37 zibilak dira, eta 28 sua itzaltzeko lanetan ari ziren militarrak.

Eskualde kaltetuena Tizi Uzu da. Han, 30 sute zenbatu dituzte, eta Kamel Belyud Barne ministroak adierazi zuen «gaizkileak» daudela horien atzean. «Ezinezkoa da sute horien arrazoia naturala izatea», berretsi zuten eskualdeko agintariek.

Tunisian ere 150 sute zenbatu zituzten atzo agintariek. Gainera, azken bero bolada medio, Afrikako tenperatura beroenak izan ziren han: 49 gradu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.