Douglasek iragarri du hamar dendatik zazpi itxiko dituela

Alemaniako lurrindegi kateak 49 saltoki ditu Hego Euskal Herrian, gehienak Eroskiri erositakoak 2017an

Douglaseko langileen protesta, iaz, Iruñean, kaleratzeak salatzeko. I. URIZ / FOKU.
2022ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Douglas lurrindegi kateak iragarri du Espainiako adarreko 136 denda itxiko dituela, gaur egun dituenen %70. Itxiera horren ondorioz, gehienez mila langilek galduko dute lanpostua. Denda horietako asko Euskal Herrikoak izango dira, Alemaniako enpresak 49 saltoki dituelako hemen: hogei Bizkaian, hamasei Gipuzkoan, hamaika Nafarroan eta bi Araban. Horietako gehienak If markakoak ziren lehen, baina 2017an Douglasek negozio hori erosi zion Eroskiri. Zehazki, 103 saltoki pasatu ziren Alemaniako enpresaren eskuetara, baina horietako batzuk itxi egin dituzte azken urteetan, bikoizketak argudiatuta.

Douglasek argudiatu duenez, Espainiako adarra «ez da errentagarria», eta beste merkatuetakoek baino okerrago erantzun dio koronabirusak eragin duen krisiari. Konpainiak dio gastuak beste modu batera murriztea ez dela nahikoa izango, eta derrigorrezkoa dela «sare komertzialaren erabateko berregituraketa bat, potentzialtasun handien duten dendei aukera emateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.