Kontratu laburren kuotarik ez da izango

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
MADRIL. Lan erreformaren negoziazioan patronalari keinu bat egin dio Espainiako Gobernuak. Atzoko bileran, kendu egin zuen enpresa bakoitzean behin-behineko lanpostuei muga bat jartzeko proposamena. Hasieran, lanpostuen %15eko muga eskaini zuen, eta gero kuota bat, enpresaren neurrien araberakoa.

Horren ordez, gehiegizko behin-behinekotasuna txikitzeko beste ildo bati heldu dio: aldi baterako kontratuak egiteko arrazoiak gutxitzeari, eta haien etengabeko luzapena galarazteari. Eskaini du enpresek «aldian aldiko kanpainetarako» kontratatu ahal izatea aldi baterako langileak, baina gehienez 90 egunekoak izatera behartuko du. Gobernuak iragarri du proposamen gehiago egingo dituela hurrengo bileran, etzi. Erreforma urtea amaitu aurretik onartuko duela agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.