EBZk ez du tasak igotzeko asmorik 2020 erdira arte

2019ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
VILNIUS. Hazkunde apala eta gogoko mailara iristen ez den inflazioa ikusita, eurogunearen ekonomiari trabak ez jartzea erabaki du Europako Banku Zentralak. Vilniusen bilduta (Lituania), banku zentralak iragarri du gutxienez 2020. urtearen erdialdera arte ez duela igoko interes tasa ofiziala—%0,2016 hasieratik—. Lehen asmoa zen aurtengo udan igotzea, baina urte amaierara arte atzeratu zuten gero igoera, ekonomiaren ahultasuna ikusita.

Are gehiago, Mario Draghi EBZko presidenteak aitortu du bileran aztertu egin dutela bonuen erosketa berriro abian jartzeko aukera. Urtarrilean utzi zion estatuen eta enpresen zorra erosteari, ekonomia laguntza hori gabe hazteko gai izango zelakoan. Hazi, haziko da aurten euroguneko BPGa: %1,2, aurretik zioen baino hamarren bat gehiago. Baina 2020rako iragarpena bi hamarren jaitsi du, %1,4raino. Inflazioak, ordea, %2ko muga desiratutik behera jarraituko du: %1,3 aurten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.