Beste atxilotu bat exekutatu dute Iranen

2022ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
TEHERAN. Iranen irailetik hedatu diren protestekin lotuta, kondenatu bat exekutatu zuten herrialdeko agintariek atzo goizaldean. Mahsa Amini 22 urteko emakume kurdua Poliziaren zaintzapean hil zela jakinarazi zutenetik egindako mobilizazioen harira auzipetutakoen artean jakinarazi duten bigarren exekuzioa da.

Majidreza Rahnavard zuen izena atzo exekutatutakoak, eta heriotza zigorra ezarri zioten azaro amaieran labana batekin Polizia indarretako bi kide hiltzea eta beste lau zauritzea egotzita. Azaroaren 28an atxilotu zuten. Tasnim albiste agentziak kaleratutako informazioaren arabera, epaimahai baten aurrean onartu du bi pertsona hil zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.