Katsikarisen Kanaria Handiaren aurka ariko da gaur Bilbo Basket

IDK-k premiazkoa du Bembibreri irabaztea, eta Araskik Campus Prometeren aurka jokatuko du

Ondrej Balvin —eskuinean— saskiratze bat egiten ahalegintzen. XOAN REY / EFE.
2019ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Kanaria Handiaren aurka jokatuko du gaur, Miribillan, ACB Ligako partida Bilbo Basketek (20;30). Fotis Katsikarisek entrenatzen du Kanaria Handia, Bilbo Basket ACB Ligako finalerako sailkatu zuen entrenatzaileak. Hortaz, berezia izango da gaurko neurketa. Hala onartu zuen bizkaitarren entrenatzaileak, Alex Mumbruk: «Fotisek beste norabide bat eman zion taldeari, oso profesionala baitzen. Denen artean lortu genuen aurkariek gu oso aintzat hartzea».

Gaurko partidaz ondorengo hausnarketa egin zuen: «Kanaria Handiak talde oso ona dauka. Partida oso fisikoa izango da, eta borroka handia izango da errebotea lortzeko. Errentak hobeto kudeatzen dituen taldeak asko izango du irabazia». Rafa Martinez kili-kolo ibili da, baina jokatzeko prest dago.

Espainiako Ohorezko Mailan, IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik dituzte partidak gaur. Liga hasiera kaskarra egiten ari dira gipuzkoarrak. Partida bakarra irabazi dute, eta ezinbestekoa dute garaipenak pilatzen hastea sailkapeneko beheko postuetatik irteteko. Gaur aurkari zuzen baten pabiloian jokatuko du Azu Muguruzaren taldeak (18:15): Embutidos Pajariel Bembibrerenean. Etxekoek ere partida bakarra irabazi dute, eta azken postuan daude.

Campus Prometeren bisita jasoko du RPK Araskik (18:00). Madelen Urietaren taldeak nagusitasunez irabazi zuen IDKren aurkako derbia aurreko jardunaldian, eta hala segitu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.