Altsasuko bi ekarri dituzte, eta bidean dira beste bi

2018ko irailaren 1a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda Euskal Herrira ekarri dituzte. Urrizola Zaballako espetxera (Araba) ekarri dute, Soto del Realekotik (Madril); eta Ramirez de Alda Iruñekora, Aranjueztik (Madril). Gurasoek baieztatu dute bien deiak jaso dituztela; esan diete bidaiarengatik nekatuta daudela eta espetxe berrira egokitzen ari direla. Espainiako Espetxe Zuzendaritzak gaur zortzi jakinarazi zuen ekarriko zituztela. Zortzi auzipetuetatik zazpi daude preso, eta horietako lau, Euskal Herrian.

Gainera, atzo ekin zioten Oihan Arnanz eta Iñaki Abad Euskal Herriratzeari. Astebete igaro liteke horiek Euskal Herriko espetxe batera iristerako. Horiek horrela, Jokin Unamuno litzateke Altsasuko auzian zigortutako gazteen artean lekualdatzeke falta den bakarra. Preso daudenei bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri zizkieten ekainean —Ainara Urkijori bi urtekoa—. 2016ko urriaren 15eko goizaldean taberna batean kaleko jantzita zeuden guardia zibil batzuekin eta haien bikotekideekin izandako liskar batengatik zigortu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.