Itxialdia ezarri dute Ingalaterran eta Eskozian

2021eko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
LONDRES. Ingalaterrako eta Eskoziako gobernuek konfinamendua berriz ezarriko dutela jakinarazi zuten atzo, koronabirusagatik. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak eta Nicola Sturgeon Eskoziakoak eman zituzten xehetasunak, bi kasuetan antzekoak: Ingalaterrakoak gutxienez otsailaren 15era arte iraungo du, eta Eskoziakoak gutxienez urtarrila amaitu arte; ikastetxeak itxi egingo dituzte, eta, ahal denean, etxetik lan egin beharko dute herritarrek.

Johnsonek eta Sturgeonek azaldu zutenez, abenduan aurkitu zuten koronabirusaren aldaera berriak eragin du neurriak gogortzea, eta herritarrak etxetik atera ahalko dira soilik janari eta sendagaien bila joateko. Ingalaterran 53.180 positibo atzeman zituzten atzo, eta Eskozian, 1.905.

Eskoziako lehen ministroak aitortu zuen lehen olatuan baino kezkagarriagoa dela egungo egoera, kutsatzeen gorako joera aldatzea lortu ezean kinka larrian egon daitezkeelako ospitaleetako zerbitzuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.