Remi Cavagnak erakustaldia emanda irabazi du Toledon

Helmugaraino eraman du ihesaldia. Roglic eta Lopez erori egin dira, eta haiei itxarotera behartu dute tropela

Remi Cavagna Toledoko helmugan sartzen, atzo. JAVIER LIZON / EFE.
2019ko irailaren 14a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Remi Cavagnak (Deceuninck) erakustaldia emanda irabazi zuen atzo Espainiako Vueltako 19. etapa. Eguneko ihesaldian sartu ondoren, erasoa jo zuen helmugatik 11 kilometrora. Kilometro horiek herio betean egin zituen, eta bost segundoren aldearekin sartu zen Toledoko helmugan.

Sailkapen nagusian ez zen aldaketarik egon, hein handi batean UCIko epaileen esku hartzeagatik. Helmugatik 66 kilometrora, eroriko handi bat egon zen errepide estu batean. Eroriko txirrindulariek buxadura sortu zuten, eta Primoz Roglic (Jumbo) liderra eta Miguel Angel Lopez (Astana) laugarren sailkatua atzean gelditu ziren. Movistar tiraka hasi zen orduan, minutu bateko tartea irekiz, baina UCIko epaileek gelditzera behartu zuten. Erabakiak Movistarreko zuzendarien haserrea piztu zuen.

Gaur azken aurreko etapa jokatuko da. Sailkapena aldatzeko azken aukera da. Tropelak 190 kilometro egingo ditu, Arenas de San Pedro eta Plataforma de Gredos artean. Sei mendateetatik bi lehen mailakoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.